Euskarari ekin!

Nahiz eta euskararen eguna abenduaren 3an izan, guk ikastetxean abenduaren 1ean ospatu genuen.

Aurten euskararen eguna sorpresaz beteta egon zen. Lehenengoz, guztiok batera abestu genuen polikiroldegian eta gero ziklo bakoitzean aktibitate desberdinak egin genituen.
 
Lehenengo zikloko umeek `Baserrien Amets´ antzerkia ikusi zuten, euskal dantzak egin zituzten eta txokolatada gozo-gozo izan zuten. Bigarren zikloko ikasleek txoko desberdinetan hartu zuten parte eta gainera, euskaraokea eta txapak egin zituzten. Nagusiek ere primeran pasatu zuten aktibitate desberdinetan: ginkana, artisautza, karaokea, bideojokoak, herri kirolak eta sukaldaritza izan genituen.
 
Nahiz eta egun euritsua izan, primeran pasatu genuen euskaraz hitz egiten eta abesten! Ea hemendik aurrera gehiago hitz egiten dugun euskaraz gure artean!