Abenduaren 3an, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Euskara  eguna ospatu genuen eskolan. Urtero abesten dugun abestiaz gain, gure ikasleek, euskararen erabilera sustatzeko ekintza ugaritan parte hartu zuten.
 
Lehenengo zikloko haurrek, euskal kulturan murgildu ziren euskaraokea eta euskal dantzen bitartez. Filme bat ikusi eta, eguna amaitzeko, txokolatada bikaina prestatu zuten.
 
Bigarren zikloan, erritmoz betetako filme batez gozatu zuten eta gero, tailer bi antolatu ziren, zeinetan taldeka galeriak apaintzeko eskulan politak ekoiztu zituzten.
 
Lehen Hezkuntzako nagusiak, hainbat txoko izan zituzten: sukaldaritza, karaokea eta bideojokoak seigarren mailakoentzat eta herri kirolak, artisautza eta ginkana  bosgarren mailakoentzat. Egunari bukaera emateko, magia ikuskizuna izan zuten.
 
Denon ahaleginei esker, jai giroa nagusitu zen eta primeran pasa genuen.

Noticias relacionadas