Gosari osasuntsua

Aste honetan zehar, asteazken eta ostegunean hain zuzen ere, 1º mailako ikasleok aukera izan dugu gosari osasuntsu bat zertan datzan jakiteko. Horretarako jantokira joan eta Mariak modu argi batean azaldu zigun, egunari aurre egiteko energiak gosari egoki batek ematen digula. Hala nola, fruta, esnekiak (jogurta, gazta, esnea,…), zerealak (ogia edo zerealak) eta koipea (oliba olioa, indioilar paparra, urdaiazpiko egozia,…). Gure kasuan, laranja zatitxo bat, bihi osoko ogia olioarekin, urdaiazpikoa eta esnea edo kolakao-a eduki genituen. Denok batera, modu egoki batean eserita eta bata besteen konpainiaz disfrutatu genuen. Gosaria eguneko janarietatik garrantzitsuenetarikoa da eta beraz, ondo egitea funtzezkoa da eguna behar bezala hasteko.

Gosari osasuntsu bat egiten duzue?