Olentzero Urdanetan!

 

Badaude, berriz, Gabonak!. Eta haiekin batera, baserritarrak, arrantzaleak, opariak …… Olentzero!!!. Umeek gehien itxaroten dutena. Batzurentzat, beldurgarria (umeen adina dela eta) eta besteentzat liluragarria! Magiaz betea. Inork ez daki azaltzen nondik datorren ezta hemendik nora doan, baina hemen dago behar dugunean.
 
Olentzero ailegatu baino lehen (beste urteetan bezala) umeek, gustokoen jostailuak eskatu  dizkiote. Txikienak margotuz, ertainek hitzak kopiatuz eta nagusiek… bere gutuna idatziz. Hori egin eta gero, hemen daukagun postontzian gutuna sartzera jaitsi dira gelaka.
 
Hementxe Olentzero jostailu batzuk ekarri dizkie bere sakuaren barruan baina datorren 25ean, ohetik altxatuta, zer aurkituko dute!
Olentzero