Udazkekenaren eskutik oratuta 4.mailekoentzat Baratzeko egonaldaia heldu zen. Une hori heltzeko irrikitan geunden denbora luzea bere zain eman dugulako.

 

Badaude arrazoi asko Baratzerako irteera gure gogokoena izateko.

Alde batetik, tailerretan gure ikaskidekin ekintza ugari eta erakargarriak burutu genituen. Bai goxoak irten zirela aurtengo maddalenak! Eta xaboiak? Zein leun geratu zen azla erabili ondoren!

 

Beste aldetik, eta garrantzitsuenak noski, izan dira lagunekin igarotako momentuak eta elkarbanatutako esperientziak: elkarrekin lo egitea, patioko jaolasak, dutxatzeko uneak, gaueko elkarrizketak, jantokiko lanak…eta betirako gure oroimenetan geratuko dena, DISKOTEKA!

 

Zorte ona osoa izateko, eguzkia gurekin bidaiatu zen Baratzera, beraz erabat disfrutatu ahal izan genuen kanpoko ekintzekin goizetik gauera arte.

 

Agurrak beti tristeak izan arren, gure kasuan ez da izan hainbesterako hemendik bi urtetara berrriro itzuliko garela Baratzera dakigulako.

 

 

cocinando.jpg

Noticias relacionadas