Internazionalizazioa
British Council
British Councilek eskolak ematen ditu Haur Hezkuntza (4 urte) DBHko azken ikasturtera arte, duela sei ikasturtetik gure ikastetxean.
Helburu nagusia da ahozko zein idatzizko gizarte-praktiketan aktiboki parte hartzeko beharrezko ezagutzak lortzea, eta, horretarako, komunikazio-egoeretan hizkuntzaren erabilera praktikoa errazten duten jarduera espezifikoak egitea.
Proposatzen diren ekintza nagusiak hauek dira:
- Hizkuntza-gaitasunak garatzea, ikasgelan askotariko jarduerak eginez eta laguntza-materiala erabiliz.
- Ahozko adierazpena praktikatzea eta garatzea, bikoteka eta talde handiagoetan lan eginez.
- Konfiantza eta motibazioa irabaztea, zereginak eta proiektuak ebaluatu ahala.
Beste hizkuntza bat ikasteak esan nahi du beste pertsona batekin komunikatu ahal izatea, beste kultura eta ohitura batzuetatik ikastea, beste ikuspuntu batzuk behatzea eta horiei buruz hausnartzea… Azken batean, gure burua ireki eta aukera berriak aurkitzea.
