Historia

Ikastetxeak Andres de Urdaneta euskal marinel eta fraide agustindar ospetsuari zor dio izena, “Tornaviaje”-ren aurkitzaile izateagatik ezaguna, Ekialde Urrunetik Amerikako Mexikoko kostaldera, Ozeano barean zeharreko itzulerako bidea, Espainiako Koroaren nahi tinko bat izan zen aurkikuntza eta bi kontinenteen arteko merkataritzaren sustapen garrantzitsua suposatu zuena.

Urdaneta ikastetxearen hastapenak 1968koak dira, lehen lanak hasi ziren urtean. Bilboko erdigunean dagoen San Jose parrokiari atxikitako eskola txikian eta El Carmen Ikastexean, Neguri Getxo inguruan, agustindarrek hainbat hamarkadatan zehar egindako lana zabaldu nahiaren ondorioz sortzen da eskola berri baten eraikuntzaren beharra.

Pabilioi eta eraikin ezberdinen eraikitzeak, 1970ean jarduera akademikoari hasiera eman zion, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko zenbait mailekin hasita.

Izan ere, ikasle berriak sartzea progresiboki gertatzen da 1975ean irakaskuntza-ziklo osoa amaitzen den arte, OHOko 1. mailatik BBBeko 3. mailara arte. Urte horretatik aurrera, Haur Hezkuntzako maila Bilboko San Jose-Urdaneta ikastetxean eta Neguri-Getxoko El Carmen-Urdaneta ikastetxean ematen da, ikastetxe atxiki gisa.

Ikasle kopuruaren gorakada progresiboak espazio berriak eskatzen zituen eta, beraz, ondorengo urteetan eraikin berriak eraiki ziren, hala nola Batxilergoko pabilioia 1978an eta Haur Hezkuntzako pabilioia 2000. urtean, eta Bilboko San Joseren lokalak egokitu ziren aintzinako UBIko ikasleei harrera egin ahal izateko.

Gure hastapenetatik, kirola praktikatzea ikasleen heziketan oinarrizko zutabeetako bat izan da eta, ikastetxeko kirol jarduera biziaren ondorioz, 1994. urtean igerilekua duen kiroldegi estali bat eraiki zen, bere instalazio bikainak osatzen dituena.

Urteotan jende askoren lan nekaezina eta dedikazioari esker, gure ikastetxeak sari ugari jaso ditu eta gaur egun Euskal Herriko zentro ospetsuenetako bat da.

14.000 ikasle baino gehiago pasatu dira gure ikasgeletatik. Horietako askok administrazio publikoan edo estatuko edo atzerriko enpresetan ardura-karguak izan eta betetzen dituzte gaur egun, baina guztiek gordetzen dute nolabait ikastetxean izandako denboraren aztarna.