Pastorala eta baloreak

Gure hezkuntza proiektua ikastetxearen parte diren pertsona guztien prestakuntza integralean oinarritzen da. Horrek esan nahi du, gure ikasleei eskaintzen diegun prestakuntza akademiko handia aitortzeaz gain, balioen formazio sendoagatik ere bereiziak izan nahi dugula, gure ikasgeletatik pasatzen diren ikasleak sendoki finkatutako printzipioak dituzten pertsonak izatera eramanez.

Zentro erlijioso katoliko gisa, pastorala kalitatearen eta nortasunaren faktore nagusi gisa ulertzen da. Horregatik, egiten dugun guztiaren izateko arrazoi gisa ulertzen dugu Pastoraltza (“Pastoral Eskola”), hezkuntza-zeregin guztiari argitzea, zentzua eta koherentzia ematea helburu duena.

San Agustin Ordenaren ikastetxe bat izatea da gure bereizgarri, horregatik, agustindarren “Izan, maitatzen eta partekatzen ikasi” printzipio pedagogikoetan oinarritutako baloreen heziketa proposatzen dugu, hauetatik Barneratasuna, Komunitatea eta Elkartasuna balioak garatzen direlarik.

Interioridad Urdaneta

Barneratasuna

Barnetasunaren maisu handietako bat den San Agustinen adibideari jarraituz, pertsonaren eraikuntza barne-esperientziatik hastea aukeratu dugu, norberaren muina bilatzeko nahiarekin, berorren ezagutzak maitatua izatera eramanik eta maitatua dela jakinda eta maitatuz hazi eta fruituak emateko aukerak izan ditzan.

Horretarako Barneratasunaren hezkuntzako plan orokor bat lantzen ari gara, ikastetxeko pertsona guztien partehartzea izatea nahi duguna, hezkuntza maila guztietan. Plan honek ekintza aniztasun handia jasotzen du, Egun On Otoitzean, egiten ditugun hainbat ospakizunetan eta erlijio klaseen programazioan isladatzen direnak.

Comunidad Colegio Urdaneta

Komunitatea

Komunitatean sinesten dugu pertsonaren garapenerako eta munduarekin duen benetako konpromisorako ezinbesteko eremu gisa. Planteamendu indibidualisten aurrean, agustindarren pedagogiatik talde-lanean, errespetuan eta pertsona bakoitzaren balioaren aitortzan, laguntasunean eta adiskidetasunean oinarritutako hezkuntza proposatzen dugu, gizakiaren izaera gizaki soziala dela sinetsita.

Hori guztia zeharka lantzen dugu irakasgai ezberdinetan garatzen ditugun proiektu kooperatiboetan, baita Pastoraltza eta Balioen Departamentutik garatzen ditugun ekintza zehatzetan ere: kristau bizikidetzak, tutoretzak eta ekintza eta kanpaina ezberdinak prestatzeko lantaldeak.

Solidaridad Urdaneta

Elkartasuna

Educamos en la solidaridad buscando que nuestros alumnos lleguen a ser personas sensibles ante las necesidades de las demás, sobre todo de las más necesitadas, y comprometidas en la construcción de un mundo según los principios de la justicia, la paz, la igualdad y la libertad.

Partiendo de la enseñanza de San Agustín, según el cual todos somos prójimos de todos, sin exclusión alguna, buscamos educar en:

Elkartasunean hezten dugu, gure ikasleak besteen beharrekiko sentikor bihur daitezen, batez ere behar gehien dituztenekiko, eta justiziaren, bakearen, berdintasunaren eta askatasunaren printzipioetan oinarritutako mundua eraikitzeko konpromisoa hartuz.

San Agustinen irakaspenean oinarrituta, zeinaren arabera denok gara guztion haurreide, inolako bazterketarik gabe, honako hauetan hezi nahi dugu:

  • Desberdintasunak eta giza arazoak identifikatzeko gaitasuna.
  • Justizia sozialaren aldeko konpromisoa.
  • Ingurumena errespetatzea eta zaintzea.

Horretarako Iquitanz GKEa dugu ikastetxean, gure Pastoraltza eta Balioen Sailetik sortzen diren proposamen solidarioak bideratzen dituena.

Horrez gain, kurtsoko une garrantzitsuetan elkartasun kanpaina desberdinak garatzen ditugu (Domund, emakumeen aurkako indarkeria, bakearen eguna, Manos Unidas kanpaina).