Kaskoa buruan eta ondo pasatzera!

Pasa den astean lau urteko umeek, bai Loiukoek zein Bilboko San Josekoek, eskolara ekarri zuten zirkuitu batean parte hartzeko aukera eduki zuten. Jarduera honen helburua gelan bide hezkuntzako proiektuan ikasitako edukiak praktikan jartzea izan da.
 
Etxetik ekarritako motorrak, patineteak eta bizikletak erabiliz eta noski, beti kaskoa buruan ipinita, bai ibiltzen, oinezko gisa, zein gidatzen, gidari trebe bezala aritzeko aukera izan zuten. Seinale asko zeuden, gelan landutakoak denak eta horregatik guztiek primeran errespetatu eta modu egokian gidatu zuten. Dena den, seinaleren bat ikusi ez zutenez, egokia ez zen norabidean joan eta atzera bueltatu behar izan zuten seinalea ikustera eta, oraingoan, errespetatzera.
 
Ibilbidea amaitu eta gero gidari guztiek gidatzeko baimena lortu zuten.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu berriro ere zuen laguntzagatik, oraingoan garraiobideak ekarriz. Mila esker!

 

bideheziketa