Naturaz gozatzen

Urtero bezala lehenengo mailako neska mutilak ilusiorik beteta Areitz Soroa baserri eskolara joan dira eguna igarotzera.

 
Han naturaren inguruan ekintza berezi batzuk egin dituzte.Lehenengoz,ogiaren tailerrarekin hasi dira; aintzinean egiten  zuten moduan eta gainera aintzinako tresnak erabiliz. Gero sagar-zukua ateratzen ikasi dute dolareari eskuz bueltak emanez. Hau bai edari gozoa!
 
Eta azkenik, baserriko animaliak oilarra, untxia, txerria… ikusi, ukitu, janaria eman…
 
Bai egun zoragarria!