Aintzaldu daigun Agate Deuna…

Letra honi jarraituz Lehen Hezkuntzako ikasleek egun berezi hau ospatu dute.

Lehenengo eta bigarren zikloetako ikasleek eskolako partaide desberdinei abestu diete. Batzuk Haur Hezkuntzara gerturatu dira gure txikitxuei abestera. Beste batzuk, aldiz, idazkaritzara eta zuzendaritzara hurbildu dira eta azken batzuk, jantokiko langileei abestera joan dira.

Hirugarren zikloko ikasleek, ordea, Loiuko bi nagusien-egoitzetan, sagardotegian eta udaletxearen aurrean abestu dute.

Espero dugu guk bezala gozatu izana!

Hurrengo urtera arte!

Noticias relacionadas