Gidariak 6. mailan

Aurten ere, ohikoa denez. 6.mailako neska-mutilak “gidari” gisa ibili dira irailean zehar, 1. mailako umeak autobusetara eramaten laguntzen.
 
Pozarren egin dute euren lana, harreman estu bat jorratuz. Egunero apur bat  lehenago atera izan dira gelatik, umeei pazientzia osoz ta beti eskutik lotuta, erakusteko non kokatu behar diren bai autobusa itxaroteko edo “etxekoak” badira, nora joan.
 
Azkenengo egunean, bikote bakoitzak oparitxo bat jaso zuen bestearengandik. Txartel baten mezu bat idatzi zuten bestearentzat ta gozoki bana izan zuten.
 
Esperientzi oso positiboa izan da ta oso jatorrak izan dira danak, bai txikiak bai nagusiak.
i