Otsailaren 4ean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiok abestu genion Agate Deunari. Txikienak, 1. mailakoak, patiora joan ziren eta elkarri kantatu zioten. Geroago, 2. mailakoekin batu ziren eta eurei abestu zieten baita ere. Bigarren mailako ikasleak harrerara hurbildu ziren eskolako zuzendari eta idazkariei abesteko.
Bigarren zikloko ikasleak eskolatik geratu ziren. 3. mailakoak Haur Hezkuntzako eraikuntzara joan ziren eskolako ume txikienei aurkezteko bere ikuskizuna; 4. mailakoak, ordea, jantokiko langileei kantatu zieten, urtero bezala
Hirugarren zikloko ikasleak Loiura atera ziren euren kantuak aurkeztera. Alde batetik, 5. mailakoak, nagusien bi egoitzetara, Gurena eta Igurko Unbera, joan ziren adineko pertsonen aurrean abesteko. S
eigarren mailakoak, bestalde, Loiuko sagardotegiraino joan ziren bertoko langileek euren abestiak entzuteko. Azkenik, ziklo osoa udaletxearen aurrean elkartu zen, azkenengoz, batera kantatzeko.
Primeran pasa genuen eta zorte handia izan genuen aurtengo eguraldiarekin.
Utilizamos cookies propias, de terceros y de análisis de los hábitos de navegación para recopilar información con la finalidad de mejorar nuestros servicios. Si continuas navegando, aceptas la instalación de las mismas. Puedes configurar las cookies en tu navegador, aunque esto puede ocasionar dificultades de navegación en la web.
Cómo configurar