Ekonomia eta zergen irakasgaia 4.DBH
Lucia Urresti eta Lucia Otazua gara, 4ºDBH-ko ikasleak. Bigarren ebaluaketan, ekonomia irakasgaian, Sektore Publikoa, tributuak eta iruzur fiskala ikasteko, Diputazioak eman digun programa bat erabiltzen ari gara. Horrela, era praktiko batean ikas ditzakegu kontzeptu hauek.
Programa hau sei saiotan banatuta dago. Lehenengo saioan, Diputazioko langile bat etorri zen hitzaldi bat ematera eta programaren funtzionamendua erakusteko eta hurrengo bost saiotan, haien web orrialdearen bidez, zenbait ariketa praktiko egiten ari gara.
Gure ustez, ikasteko modu hau oso eraginkorra da, ikasteko modu desberdina delako eta askoz atsegingarriagoa.