Otsailaren azkenengo ostiralean Haur Hezkuntzako umeentzat egun berezia eta dibertigarria izan zen.

Ikastetxera guztiok mozorrotuta etorri ziren. Denetarik, baina urte guztietan bezala haurrentzako gustokoen mozorroak betikoak izan ziren. Neskeenak, printzesak eta mutilenak, super heroiak. Holan jantzita, inork ez zien antzik ematen!

Bakoitza harro harro bere janzkeraz. Ez da harritzekoa beraien rola sinestu zutela. Eta, ondorioz, haien jolasketak aproposak ziren pertsonaia bilakatzeko.

Beste aldetik, andereñoak mozorrotuta ikustea izugarri gustatzen zaie eta nagusien mozorroek liluratu zituzten.

Gelaka jolas ugari egin zuten andereñoarekin eta eguna bukatzeko, askaria. Txokolatea txurroekin jatea ohitura bihurtu da. Batzuei ez zitzaien gustatzen baina, halan eta guztiz ere, gelan askari berezia izango zutela pentsatzea  zirraragarria egin zitzaien.

Ihauteriak urteko jairik ernagarrienetariko bat da Haur Hezkuntzan.

Eguneroko berriak twitter edota Instagram-ean

Noticias relacionadas