Guztiok dakigunez, maiatza Ama Birjinaren hilabetea da. Hori dela eta, Haur Hezkuntzaren umeek maiatzaren zehar lore eskaintza prestatzen ari izan dira (abestiak, otoitza, eta marrazkia).

Aste honetan, hiru egunetan (25, 26 eta 27an) banatuta, H.Hko gela guztiak Lehen Hezkuntzan dagoen kaperara joan dira.

Hauxe zen egunik zirraragarriena haurrentzat: bakoitzak bere loreak eraman eta anai-arreben pabilioira joateagatik!

Noticias relacionadas