Aurreko ostegunean, abenduaren 3an, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek Euskara  eguna ospatu genuen eskolan. Urtero abesten dugun abestiaz gain, gure ikasleek, euskararen erabilera sustatzeko ekintza ugaritan parte hartu zuten.Lehenengo zikloko haurrek, euskal kulturan murgildu ziren euskaraokea eta euskal dantzen bitartez. Filme bat ikusi eta, eguna amaitzeko, txokolatada bikaina prestatu zuten.
 
Bigarren zikloan, erritmoz betetako filme batez gozatu zuten eta gero, tailer bi antolatu ziren, zeinetan taldeka galeriak apaintzeko eskulan politak ekoiztu zituzten.Lehen Hezkuntzako nagusiak, hiru txokotatik igaro ziren: sukaldaritza, non taloa eta txistorra prestatu eta dastatzeko aukera izan zuten, karaokea eta bideojokoak. Egunari bukaera emateko, sokatira lehiaketan parte hartu zuten, eskuak gorrituta eta izerditan blai amaitzea eragin zituena.
 
Denon ahaleginei esker, jai giroa nagusitu zen eta primeran pasa genuen.
IMG_4445

Noticias relacionadas